EBI, hezkuntzaren etorkizunerako oinarriak ezartzeko jardunaldietan

EBI-k parte hartuko dau bariku eta zapatu honetan Eusko Ikaskuntzaren jardunaldietan hezkuntza sistemaren etorkizuneko oinarriak ezartzeko eta hausnartzeko.

Jardunaldien helburuak dira “hezkuntzaren lehentasuneko gaiak” aztertzea eta eztabaidarako gune bat eratzea “Euskal Hezkuntza Sistemaren Liburu Zuria alkarlanean idazteko”.

Honela, EBI-k hainbat aditugaz partekatuko dau gunea “alkarrizketa espazio egonkorra eratzeko, ibilbide honek eskatzen dauazan aliantzak, konplizitateak eta konpromisoak bilduko dauazana”.

Eusko Ikaskuntzaren arabera, “funtsezkoa da eztabaidetatik askotariko begirada jasotzea, beharrezkoa dan hezkuntza sistema ikusi ahal izateko”.

Comparte