EBI hedabideetan

Elizbarrutiko Ikastetxeak, hezkuntza-abangoardian. Azken asteotan, informazio-erreferentzia izan dira hedabideetan

Radio Bilbao – Cadena SER-ek saio berezia egin dau Otxarkoaga Prestakuntza Ikastegitik. Azken hamarkadetan eskolak auzoan egin dauan lanean sakondu dabe. Eredu bikaina. Zorionak!

https://cadenaser.com/euskadi/2022/06/03/seis-decadas-formando-desde-otxarkoaga-radio-bilbao/

Selektibitatearen eta ikasleen etorkizunaren inguruan, Begoñazpi Ikastolako eta San Fidel Ikastolako ikasleen gogoetak jaso dauz El Correo-k

https://www.elcorreo.com/sociedad/educacion/selectividad-2022-ebau-euskadi-20220605194659-nt.html

Somorrostro Ikastegiko ekimena jaso dau Tele7 kateak

Musukorik gabeko lehen egun honetan, EBI sareko neska-mutilak zoriondu nahi doguz pandemia osoan erakutsi daben erantzukizun eta ahaleginagaitik. Eredu bikaina. Zorionak! El Correo, Gernikako San Fidel Ikastolan egon da:

https://www.elcorreo.com/bizkaia/sin-mascarilla-colegios-bizkaia-20220425093045-ga.html#imagen13

Herri Irratiak San Viator Ikastegiaren modeloa azaldu dau erreportaje honetan.

https://radiopopular.com/?publirreportajes=san-viator-ikastetxea-de-sopuerta-una-variada-oferta-educativa

Bizkaia Irratiko hezkuntza tartean, Begoñazpi Ikastolara joan dira. Euren hezkuntza eskaintza, metodologia eta proiektuen barri izateko.

http://www.bizkaiairratia.eus/albisteak/ikusi/HEZKUNTZA+TARTEA/10497

Gainera, El Correok, Batxilergoaren modeloa jaso dau:

https://www.elcorreo.com/content-local/bachillerato-en-begonazpi-ikastola-la-mejor-preparacion-para-el-futuro/

Komunikabideek Campus Zulaibarren aurkezpenaren barri eman dabe. Europa Pressek nabarmendu dauenez, “Arratiako haranak talentua eta barrikuntza erakartzeko gunea izango dau irailetik aurrera Zulaibarren”. Proiektu honek ilusioa pizten digu, bultzada bat da #LanbideHeziketarentzat, enpresa-sarearentzat, ekintzailetzarentzat eta gure eskualdeko nazioartekotzearentzat.

Bizkaia Irratia Artxandape Ikastolara joan da euren hezkuntza eskaintza, proiektuak eta metodologia ezagutzeko. 

http://www.bizkaiairratia.eus/albisteak/ikusi/HEZKUNTZA+TARTEA/10442/1

San Fidel Ikastola. Bizkaia Irratiak San Fidel Ikastolara jo dau Hezkuntza Tartean. Euren proiektuak, kantak eta bertsoak ezagutu doguz.

http://www.bizkaiairratia.eus/albisteak/ikusi/HEZKUNTZA+TARTEA/10408/1

Bermeoko Sagrado Corazon ikastetxe barritzailea da eta hezkuntza-proiektu aurreratua dau. Bizkaia Irratian kontatu dabe.

http://bizkaiairratia.eus/albisteak/ikusi/HEZKUNTZA+TARTEA/10239

PATRONATO SANTA EULALIA: Ikasleen #motibazioa funtsezko ardatza da gure #hezkuntza proiektuan. Harritu eta interesatzen zaizkien berariazko proiektuen bidez pizten dugu. Horrela islatu du ensanturtzi.com-ek.

Metodologia barritzaileak, zientzia-proiektuak… EBI ikastetxe eta ikastoletan, hezkuntza aurrera doa. Artxandape Ikastola, El Correon:

EBI ikastetxe eta ikastolak eredugarriak izan dira pandemia garaian. Orain, protokolo barria ezarrita, ETB-k San Fidel Ikastolarengana jo dau neurriak ezagutzeko.

EBI hezkuntza sarea erreferentzia komunikabideentzat ikasturte hasieran

Hainbat komunikabide EBI sareko ikastetxe eta ikastoletara bertaratu dira egunotan ikasturte hasierako hezkuntza errealitatea, covidaren aurkako protokoloak, datozan hilabeteetarako aurreikuspenak eta irakasle eta ikasleen erantzuna ezagutzeko.

Besteak beste, ETBko Qué me estás contando saioak Iparragirre Ikastolako zuzendaria alkarrizketatu dau.

DEIA egunkariak Begoñazpi Ikastolako covidaren aurkako protokoloei buruzko erreportajea egin eban.

https://www.deia.eus/bizkaia/2021/09/03/listo-ilusion-prevencion-inicio-nuevo/1148046.html

EL Correo egunkariak Patronato Santa Eulalia Ikastetxeko irakasle bat alkarrizketatu eban, ikasturte honetan ikasleen ikaskuntza eta arretari nola helduko deutsien ezagutzeko. 

Lanbide Heziketa hezkuntza aukera bikaina bihurtu da. EBI ikastetxe eta ikastolek ziklo eskaintza zabala dabe. Somorrostro Prestakuntza Ikastegiak Onda Vascan azaldu dau.

https://www.ondavasca.com/la-formacion-profesional-gana-enteros-entre-los-jovenes/

Comparte