EBI hezkuntza-talde aitzindaria izan da azken hamarkadetan herrialdeak jasan dauan indarkeriari buruzko eztabaida ikasgeletara eroaten, eta, orain, azaroaren 10ean ospatzen dan Memoriaren Egunaren inguruan, ikasleek, irakasleek eta hezkuntza-komunitateak, oro har, alkarrizketa eta hausnarketa-espazioak berreskuratu dabez, bizikidetza adiskidetsua eraikitzeko.
“Memoria duen etorkizuna. Jakin nahi dugu!’ izenburupean Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Euskal Institutuak Memoriaren Eguna ospatu dau Euskalduna Jauregian, terrorismoaren eta indarkeria politikoaren biktima guztien omenez urtero antolatzen dan ekitaldian.
Eusko Jaurlaritzaren Memoriaren Eguna ospatzeko ekitaldi instituzionalak memoriaren transmisioa izan dau ardatz. Bereziki, iragan hurbilean gertatutakoaren barri izatea eskatzen dauan belaunaldi batean jarri nahi izan da arreta.
200 pertsona inguruk, horietako asko ikasleak, landu eta hausnartu dabe gazteen artean hain beharrezkoa dan gai honen inguruan. Izan be, talde-gogoeten artean, gizartean eta erakundeetan memoriaren transmisioa lantzeko zer egiten ari dan aztertu da.
Hausnarketa-taldeek ondorioztatu dabenez, euskal gazteek gure iragan hurbila ezagutzen jarraitu nahi dabe. Eta, aldi berean, Eusko Jaurlaritza hezkuntza-arloan gauzatzen ari dan ekimenei eutsi behar jakela.