EBI, gero eta jasangarriagoa dan sarea

EBIko bi ikastegik “Eskola Jasangarria” ziurtagiria barritu dabe.

EBI gero eta jasangarriagoa den hezkuntza-sarea da. Iñigo Urkullu lehendakariak “Eskola Jasangarria” ziurtagiria eman deutse Euskadiko hainbat ikastetxeri, eta sarituen artean Iparragirre Ikastola eta Patronato Santa Eulalia Ikastetxea egon dira. Biek barritu dabe ingurumenaren zaintzan egindako ekarpenaren aitorpena eta ziurtagiria daben gainerako EBI ikastetxei gehitzen dira.

Ikastetxe horiek iraunkortasunaren aldeko eskolen sarean (IRAES21) integratuta dagoz. Sare horretan, iraunkortasuanean oinarritutako gizarte-ereduaren aldeko balioak bultzatzen dabez, baita Agenda 2030 programa ere. Ikuskapena gainditu ondoren, ingurumena kontserbatzeko lankidetza, konpromisoa eta ikaskuntza funtsezkoak direla erakutsi dabe.

Hezkuntza mundu-garapenerako oinarria da. Zorionak iraunkortasuneranzko printzipioekaz koherentea den lan hezitzaileagaitik.

Comparte