EBI, gero eta jasangarriagoa den sarea

Bera Kruz Ikastolak eta San Juan Ikastetxeak “Eskola Jasangarria” ziurtagiria eskuratu dabe.

EBI hezkuntza sare gero eta jasangarriagoa da. EBIko bi ikastetxek, Markinako Berakruz Ikastolak eta Muskizko San Juan Ikastetxeak, eskuratu dabe aste honetan “Eskola Jasangarria” ziurtagiria. Ingurumenaren zaintzari egindako ekarpenari aitorpena da eta ziurtagiri hau daben EBI ikastetxeetara batzen dira holan.

Ikastetxe horiek iraunkortasunaren aldeko eskolen sarean (IRAES21) integratuta dagoz. Sare horretan, iraunkortasuanean oinarritutako gizarte-ereduaren aldeko balioak bultzatzen dabez, baita Agenda 2030 programa ere. Ikuskapena gainditu ondoren, ingurumena kontserbatzeko lankidetza, konpromisoa eta ikaskuntza funtsezkoak direla erakutsi dabe.

Hezkuntza mundu-garapenerako oinarria da. Zorionak iraunkortasuneranzko printzipioekin koherentea den lan hezitzaileagatik.

Comparte