EBI sareko bi ordezkarik urtarrilaren 22tik 24ra Londresen ospatutako Bett UK ekitaldian parte hartu dabe, munduko hezkuntza-teknologiaren ekitaldirik handienean, 35.000 hezkuntza-profesional baino gehiagorekin. Topaketan, hezkuntza teknologikoko azken barrikuntzak ezagutzeko, berbaldi garrantzitsuetan parte hartzeko eta adituekaz harremanak ezartzeko aukera izan dabe.
Holan, EBI sareak barrikuntzarekiko konpromisoa indartzen dau, bere profesionalen garapen profesionala sustatuz eta kalitatezko hezkuntza barrituaren aldeko apustua eginez. Izan be, teknologia barriek eta ikaskuntza-esperientziak funtsezko zeregina izango dabe etorkizuneko hezkuntzan.
Ekitaldiak adimen artifizialaren aplikazioan ipini dau arreta, hezkuntzan dauan eraginari jagokonez. Rose Luckin bezalako adituen hitzaldiek eta Microsoft, Lenovo eta Canva enpresek aurkeztutako tresna berritzaileek interesa piztu dabe.
EBIko ordezkariek, Iparragirre Ikastolako eta Otxarkoaga Ikastetxeko IKT irakasleek, hezkuntza-ekitatea, irisgarritasuna eta metodologia barritzaileei buruzko saioetan parte hartu dabe.





