EBI Elizbarrutiko Ikastetxeak, First Lego League robotika, zientzia eta teknologia lehiaketan

EBI Elizbarrutiko Ikastetxeak sareak agertze nabaria izango dau robotika, zientzia eta teknologiaren lehiaketa dan First Lego League Euskadin. Euskal barrikuntzaren agentzia dan Innobasquek antolatzen dau lehiaketa eta 2.000 ikaslek baino gehiagok parte hartuko dabe edizio honetan. Lehiaketa, era berean, Donostian, Arrasaten eta Bilbon ospatuko da martiaren 4an

Lehiaketan parte hartuko daben 42 Ikastola eta ikastetxeetik zazpi Elizbarrutiko Ikastetxeak sarearen kide dira.  Zehazki: 

Artxandape Ikastola (Bilbao)

Avellaneda Ikastetxea (Sodupe)

Bera Kruz Ikastola (Markina)

Begoñazpi ikastola (Bilbao)

Sagrado Corazón Ikastetxea (Bermeo)

San Felix Ikastola (Ortuella)

San Fidel Ikastola (Gernika)

FIRST LEGO® League  kirol-ekimen formatua dauan nazioarteko txapelketa da eta horren helburua 10 eta 16 urte arteko ikasleen artean bokazio zientifiko-teknologikoak, sormen-espiritua eta barrikuntza bultzatzea dira.

Bi kategoriatan bananduta – FIRST LEGO League EXPLORE (6-9 urte) eta FIRST LEGO League CHALLENGE (10-16 urte)-, aurten taldeek ‘SUPERPOWERED’ erronkari helduko deutsie eta energia nondik datorren eta zelan banatu, biltegiratu eta erabiltzen dan aztertuko dabe.

Parte hartzaileek erronka 3 atal honeek landuz ebazten dabe erronka

  • Proiektu zientifikoa: taldeek urteko erronkarekin zerikusia dauan arazoa identifikatzen dabe, ikertzen dabe, urtenbide bat proposatzen dabe eta komunitateagaz partekatzen dabe.
  • Robotaren jolasa: taldeek robot bat diseinatu, eraiki eta programatzen dabe LEGO Mindstorm kita erabiliz. Horrek modu autonomoan misio batzuk osatu beharko dauz jokoan.
  • Balioak: taldeek erakusten dabe egindako lana FLL balioekaz garatu dala: inklusioa, ezagutzea, kooperazioa, errespetua, taldean lan egitea.
Comparte