EBIk Global Innovation Day ekitaldiaren edizio barri batean parte hartu dau barriro, Bilboko Azkuna Zentroan, eta adimen artifizialak Euskadiko garapen teknologikoan dauan zereginean jarri dau arreta.
Barrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasquek, 13. edizioan antolatzen dauan jardunaldian, adituak, enpresaburuak, ikasleak eta ordezkari publikoak bildu dira. AIren erabilera-kasuak aurkeztu dira hainbat sektoretan, hala nola banaketa elektrikoan, txikizkako merkataritzan eta osasunean.
Innobasqueko presidente Manuel Salaverriak azpimarratu dau AI prozesuak eraldatzeko eta barrikuntza sustatzeko gai dan teknologia dala, baina aurre egin beharreko erronka etiko eta erregulatzaileez ohartarazi dau. Bestalde, Mikel Jauregi sailburuak enpresa txiki eta ertainetan barrikuntzak dauan garrantzia azpimarratu dau, haien lehiakortasuna bermatzeko.