EBI, eleizbarrutietako ikastetxeen biltzarrean, Palma Mallorcakoan

Elizbarrutiko ikastetxeen berezko marka baterantz” da azaroaren amaieran Palmako San José Obrero Ikastetxean ospatu dan elizbarrutiko ikastetxeen VI. Topaketaren izenburua. Nerea Begoña EBI sareko arduradunak, Bilboko elizbarrutiko ikastetxeek, eta Clara Arza elizbarrutiko hezkuntza saileko kideak parte hartu dabe jardunaldietan.

Topaketan Estatuko 25 elizbarrutitako ordezkariek parte hartu dabe. Jardunaldiak azaroaren 25etik 27ra bitartean egin dira, proposatutako gaiak bateratuta eta etorkizuneko ikuspegia eukinda.

Egun honeetan arrakasta esperientziak partekatu dira eta erakundearen arabera “ebanjelizazio tresna gisa garena indartuko daben” nortasun ikurren gutxieneko elementu komunak ezarri dira.

Comparte