EBI ikastegiak be esklerosi anizkoitzagatik bustitzen dira. Ikusgarritasuna izan behar daben eta gizarte honentzat funtsezkoak diran baloreetan ikastea ahalbidetzen deuskuen kausa solidarioak. Eta horregaitik parte hartu dabe EiTB Maratoian. Ikusi daikezue labupern bat:
SAN FIDEL IKASTOLA
Gernika-Lumoko San Fidel Ikastolako ikasleek 2022ko EITB Maratoiarekin bat egin dute esklerosi anizkoitzaren aurka. Dutxak , kuboak, magerak… ez zaie ezer falta izan Gatiburen abestiaren dantzari laguntzeko!
SAN FELIX IKASTOLA
Ortuellako San Felix Ikastolako ikasleak esklerosi anizkoitzaren ikerketaren aldeko 2022ko EITB Maratoiaren alde busti dira.
IPARRAGIRRE IKASTOLA
Bilboko Iparragirre Ikastolako 2-5 urteko ikasleak eta irakasleak esklerosi anizkoitzaren ikerketaren alde busti dira, Gatiburen euritan dantzan abestiaren erritmopean.
ARTXANDAPE IKASTOLA
☔☺️Artxandape busti egin da esklerosi anizkoitzaren #ikerketaren alde! Irakasleak eta ikasleak ekimenean murgildu dira Gatiburen "#EuritanDantzan" erritmoan. Lan bikaina! Gogoratu 900 840 750 telefonoan dohaintzak egin ditzakezuela.https://t.co/tbgwbh7knS#eitbmaratoia
— Artxandape ikastola (@Artxandape) December 15, 2022
BEGOÑAZPI IKASTOLA
🌊👏 Aurtengo #EiTBMaratoria esklerosi anizkoitzari buruzkoa da. Eta Begoñazpi Ikastolako Lehen Hezkuntzako ikasleak be horregaitik busti dira. Bideo hunkigarri honetan egin dabe:#BegoñazpiIkastola https://t.co/hsYT0ZlOfF
— Begoñazpi Ikastola (@Begonazpiikas) December 14, 2022