Donejakue Bidea, EBIko DBHko 4. mailako ikasleentzako hezkuntza-esperientzia

“Ibili baino gehiago: partekatu, deskubritu eta gozatu” lelopean, Donostia eta Gernika arteko zatia oinez egin dabe ikasleek bagilaren 21etik 26ra. Sei egunez, sareko hainbat ikastola eta ikastetxeetako ikaskideakaz bizitzeko aukera izan dabe, esperientziak partekatzeko eta hareen garapen pertsonalari eta bizi-proiektuari lotutako alderdiei buruz hausnartzeko.

Proiektua idea nagusi batean oinarritzen da: bizitza partekatutako bide gisa ulertzea eta hezkuntza esperientzien bidez aberasten dan eraikuntza pertsonaleko prozesu gisa ulertzea.

Etapa guztietan zehar, ikasleek Zarautz, Deba, Markina eta Gernika bezalako herriak zeharkatu dabez, eta, holan, jarduera fisikoa hausnarketa-uneakaz, talde-dinamikakaz eta bizikidetza-espazioekaz bateratu dabe. Ibilbideak, gainera, EBIren zenbait ikastetxeren laguntza izan dau, halan zelan Berakruz Ikastola eta San Fidel Ikastola, eta horreek hartu dabe taldea ibilbidearen zati batean.