Dominikar Errepublikak Zulaibarko LHko ereduarekiko interesa agertu dau

EBI ikastegiak, dudarik gabe, erreferenteak dira hezkuntzan Lanbide Heziketako hainbat ikastetxe eta ikastegientzat, baita munduko hainbat lekutako gobernuentzat be. Orain, hain zuzen be, Dominikar Errepublikako Lanbide Prestakuntza Teknikorako Institutu Nazionalaren (INFOTEP) ordezkaritza bat Campus Zulaibarren izan da egunotan.

Erakunde horretako arduradunek, Zulaibarregaz alkarlanean dabilen SMC (Automatizazio pneumatikoa eta elektrikoa) enpresaren bidez, gertutik ezagutu dabez ikastegiak garatzen dauazan hezkuntza proiektua eta prestakuntza arloko barrikuntzak, “teknologia gogorretan espezializatutako maila teknologiko altukoa, metalmekanikoa, mekatronikoa eta robotikoa, besteak beste”, Dominikar Errepublikako erakundeak dioen bezala.

Ordezkaritzak, Maira Morla Pineda INFOTEPeko zuzendariorde nagusia buru ebala, José Ramón Holguín Brito Gobernuko Jarraipen eta Koordinazioko ministrordeagaz batera, hezkuntza-programak, prestakuntza arloak eta edukiak ezagutu ahal izan ebazan, baita eskola curriculuma be, eta ikastegi honek INFOTEPekoekaz izan zitzakeen aliantzak partekatu ahal izan ebazan.

Comparte