‘Desplastificate’, etorkizun jasangarri baten alde

Txikitatik, plastikoa murriztea bezalako balioak eta kontsumo-ohiturak bereganatzen dabez, gaur egun oso garrantzitsuak diranak. Orain, ikasleek UNESCO Eskolen Sarearen ‘Desplastificate’ ekimenean parte hartu dabe egunero erabiltzen dogun plastikoaz jabetu daitezan eta kontsumoa murriztu daien.

Artxandape Ikastolan, esate baterako, Familiek asteburuan erabilitako plastiko guztia ekarri dabe gure etxeetan sortzen diren ontzi guztiak ikusarazteko.
EBI Elizbarrutiko Ikastetxeek etorkizun jasangarri baten alde egiten dogu lan.

Comparte