Daniel Innerarity filosofoa eta Amagoia Paskual Eiguren enpresaria dira Begoñazpi Ikastolako Gazte Role Model Sariak

  • Hezkuntza alorrean eredu dan sari honek, ikasleentzat ahalegin eta hobetzearen eredu izango dan saritu bien lana ez eze, solidaritate lana be aintzat hartzen dau, horixe baita sariaren helburu nagusia.
  • Epaimahaia, CEBEKeko, Innobasqueko, SPRIko, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Elizbarrutiko Ikastetxeetako arduradunek osatzen dabe.
  • Begoñazpi Ikastolako zuzendaria dan Merkat Bernaolak hauxe  adierazi  dau: “Pertsona moduan zein lan ibilbidean benetako eredu diran pertsonak badagozala erakutsi behar dogu”.
  • Saria, Nestor Basterretxea eskultoreak ikastolari egindako eskultura, zemendiaren 8an emango da, Begoñazpi Ikastolan egingo dan ekitaldian.
  • Bertan izango dira Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua, Lorea Bilbao Bizkaiko Kultura diputatua, Asier Abaunza Bilboko Proiektu Estrategikoetako zinegotzia eta Bilboko gotzaina Joseba Segura, besteak beste.

Bilbo, 2022ko zemendiaren 4a. Gazte Role Model Saria Bilboko Begoñazpi Ikastolak balore profesional eta solidarioak saritzeko urtero ematen dauan saria da. XIII. edizio honetan, aitorpena jasoko dabe Daniel Innerarity filosofo eta ikertzaile bilbotarrak eta Amagoia Paskual Eiguren enpresari durangarrak, Addilan Fabricacion Aditivako CEO eta Innobasque barrikuntzaren euskal agentziako zuzendaritza batzordeko kideak.

Amagoia Pascual Eigurenek jasoko dau saria enpresa “Eredu profesionalaren kategorian”, eta Daniel Innerarityk, barriz, “Eredu solidarioaren kategorian”. Aitorpen publiko hau osatzen daben bi sariak dira.

Euskadiko bizitza profesional eta sozialeko zazpi kide garrantzitsuk osatutako epaimahaiak, alde batetik, Amagoia Paskual Eiguren bizkaitarraren (Durango, 1972) ibilbide profesionala nabarmendu dau. Izan be, 20 urte daroaz makina erremintaren sektoreari lotuta, funtsezko sektorea Euskadirentzat.

Euskadi Avanza Saria 2019, Paskual Eigurenek Maher Holding talde industrialaren proiektua gidatu eban 2013an, eta, ondoren, Addilan Fabricación Aditiva S.L.ren gidaritza hartu eban. Enpresa 2017an sortu zan, eta tamaina handiko eta balio erantsi handiko pieza metalikoak fabrikatzen dauz.

Holan, epaimahaiak nabarmendu dau enpresariaren lidergoa makina erremintaren sektore “garrantzitsuan”, barrikuntzaren zerbitzura dagoen ekintzailetzan eta onura kolektiborako sektore barriak bultzatzeko herrialde konpromisoan.

Gizarte libre eta bidezkoak

Innerarity-ren kasuan (Bilbo, 1959), epaimahaiak nabarmendu dau “bere ibilbide luzea antolaketa politikorako eta gobernantzarako sistemak ikertu dauzala”. Sistema honeek gizarte aske eta bidezkoak garatzeko balio daikie, kide guztien bizikidetza baketsu eta solidarioaren alde, inolako bazterketarik gabe”.

Zaragozako Unibertsitateko filosofia sozial eta politikoan katedraduna, Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzailea eta Gobernantza Demokratikoaren Institutuko zuzendaria, Innerarity munduko pentsalari handienetako bat da. Holan, Gazte Role Model Sarien epaimahaiak azpimarratu dau “gizarte demokratikoen egungo arazo eta erronkei sormenez eta zorroztasunez aurre egiteko egindako lana dala, horien gakoak argitzen saiatuz, eta, aldi berean, horiek kudeatzeko jarraibideak eskainiz, esparru politikoaren barrikuntza sakona dakarrena maila guztietan”.

Horregaitik guztiagaitik, hamahirugarren edizio honetako epaimahaiak bi saridunen lan profesional eta humanitarioa aitortu dau, eta balioan jarri dau euren lana gazteentzako eredu bezala “barrikuntzan,  giza harremanetan, autoerrealizazio profesionalean eta behartsuenekiko alkartasunaren arloetan”, Merkat Bernaola ikastolako zuzendariak azaldu dauanez.

Zehazki, Gazte Role Model Sariaren XIII.edizioko epaimahaia Euskadiko enpresa eta gizarte arloko zazpi profesional nabarmenek osatu dabe. Honako hauek dira: Izaskun Artetxe, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapen Saileko idazkari tekniko ekonomikoa; Aitor Cobanera, SPRIko Teknologia eta Barrikuntza zuzendaria; Leire Bilbao, Innobasque, Barrikuntzarako Euskal Agentziako zuzendaria; Carolina Pérez Toledo, CEBEK, Bizkaiko Enpresarien Konfederazioko presidentea; Gaspar Martínez, Bilboko Elizbarrutiko gai eta ondasun kulturalen arduraduna; Nerea Begoña, EBI-Elizbarrutiko Ikastetxeak sareko zuzendari nagusia, eta Merkat Bernaola, Begoñazpi Ikastolako zuzendaria.

Epaimahaikideen esanetan, “Gazte Role Model Saria”ren XIII. edizioko sarituak adibide zehatzak dira ikasleentzat, enpresa arloan, garapen profesionalean eta gainerakoei eskainitako

dedikazioan daben portaera positiboagaitik”. 2008tik Bilboko Gotzaindegiko EBI sarearen mendeko Bizkaiko ikastolak ematen dauan sariaren azken helburua da, 1.700 ikasle baino gehiago dauazana.

Esperientzia ikasleentzat

Sarituek, izan be, ikastolako geletara hurbilduko dabe euren esperientzia. Ikasturtean zehar, hitzaldiak emango deutsiez ikasleei, eta, horietan, euren bizitzak markatu dabezan mugarriak kontatuko dabez, bai enpresa munduan gainditzearen baloreak, bai behartsuenekiko lan sozial eta humanitarioen baloreak irakasteko.

Holan dalan, sarituek Gazte Role Model Saria jasoko dabe, Nestor Basterretxea eskultore bizkaitarrak sortutako estatuatxo originala, hezkuntza, fantasia eta mugimendua sinbolizatzen dauazana. Ekitaldian, sariok azken hamahiru urteetan izan daben garrantzia eta irismena erakutsiko dau ikastolak.

Comparte