Daktilopintura, ikaskuntza eta sormena Haur Hezkuntzan Maria Bitarteko Ikastetxean

Orri eta pintura pote pare bategaz, dibertsioa bermatuta dago. Gainera, hatzekaz margotzea –teknikoki daktilopintura deiturikoa- jarduera onuragarria da umearen hazkunderako. Bizitzako lehen urteetan zentzumenen eta mugimenduaren bidez garatzen dabe haien adimena. Horregaitik, Elorrioko Maria Bitarteko Ikastetxean ez dabe jarduera hori alde batera itzi gura izan. Hori bai, beti heldu baten ikuskapenagaz, pinturaz beteriko eskuak ahora eroan ez daien.

Haurtzaroan, ingurunea deskubritzen eta ezagutzen daben bitartean trebetasunak eskuratzen hasten dira. Normala da koloreekiko, testurekiko eta formekiko interesa agertzea, eta ez dago esploratzeko tresna hoberik euren eskuak baino. Halaber, maneiatzeko erraztasunak bilatuko dabez, eta, horri esker, koordinazioa sustatuko dabe euren sormenari bide emateko.

Artea, gainera, adierazpide bat da. Eskulanetan euren sentimenduak eta nortasuna askatasunez islatu ahal izango dabe. Azkenik, emaitza ikusteak eragin positiboa izango dau bere garunean, obra egiteko gai izan dala egiaztatuko daualako, eta bere autoestimua eta independentzia indartuko dauz.

Comparte