Urriaren 19an Bular Minbiziaren Nazioarteko eguna izan zan. Ikasle eta irakasleen inplikazioa eta lana gaixotasunaren inguruan aipatzekoa dira. Zorionak, BeraKruz Ikastola.
“Urriaren 19an, Bular Minbiziaren Nazioarteko eguna da. Bera Kruz Ikastolan oso kontziente gara zer nolako garrantzia duen goiz detektatzeak eta beharrezko eta kalitatezko osasun zerbitzua eskaintzeak; ondorioz, DBHeko ikasleak horren inguruko lanketan jardun dute aste honetan eta gaur, barikua izanik, irakasle eta ikasleak arrosa kolorez jantzita etorri gara ikastolara berau IKUSGAI egiteko, borrokara batzeko eta guztiok animatzeko: IKUTU ZAITEZTE! Oso garrantzitsua baita prebentzioa bermatzeko”.
“Eta borrokan zaudeten guztioi: Bera Kruz Ikastolatik ere zuekin bat”.