Bilboko alkateak B24 jardunaldi teknologikoan irabazi daben Begoñazpi Ikastolako ikasleak hartu dauz

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Begoñazpi Ikastolako 12-14 urte bitarteko 7 ikasle hartu dauz, B24 jardunaldi teknologikoaren erronketako bat irabazi dabenak.

Zehazkiago, ikasleek SENER ingeniaritzak proposatutako erronkari heldu eutsenosasuna eta teknologia elkartu, eta etorkizuneko ospitaleen oinarriak diseinatu ebezan, pazienteen egoera une oro monitorizatuko daben ohatila automatikoekin.

Talde honek beste 6 kide izan dauz lagun, jardunaldian parte hartu ebenak eta beste erronka baten irabazleak izan ziranak.

Udalak ekimen hori babestu gura izan dau. Izan be, alkateak nabarmendu dauanez, «eztabaida eta hausnarketa sustatzen dauz, eta talde-lana, lankidetza eta parte-hartzea bezalako balio esanguratsuak nabarmentzen dauzu, hain garrantzitsua dan teknologiaren eta ekintzailetzaren testuinguruan».

Comparte