Bikaintasuna EBI sareko ikastetxeen kudeaketan

ISABEL FERNÁNDEZ HIDALGO

Isabel Fernández Hidalgo aditua da Kudeaketa Aurreratuko Sistemetan eta pertsonen eta taldeen Garapenean. IFH Consulting firmaren arduraduna da.

EBI sareo ikastetxeakaz hainbat urtez lan egin ondoren, EBI sareak kudeaketaren bikaitasunaz diharduenean zer esan gura dauan ulertu dot. Era jarraitu eta orekatuan, hezkuntza-alkarteko kide guztientzat “ahalik eta” emaitzarik onenak eragiten dituana da kudeaketa bikaina. 

EBI sareko ikastetxeek bilakaera izan dabe eta kudeaketa eta antolakuntza eredu tradizionalagoetatik parte hartzea sustatzen daben beste eredu batzuetara igaroz. Horri esker, emaitza hobeak eta pozgarriagoak lortu izan dira ikasleen artean, hartu-emon sendoagoak familiakaz eta kideen konpromiso handiagoa baterako egitasmoagaz.

Zer dakartso EBI sareko ikastetxe bati kudeaketa-bikaintasunak?

Ikasleak eta euren familiak dagoz EBI sareko ikastetxearen bihotzean; horregaitik, ikasle bakotxarekiko loturan banan-banan eta buruz buru lantzen ditu. Ume edo gazte bakotxari zuzentzen jako eurengandik onena atarateko, beti be euren talentu, gaitasun eta ahalmenakaz bat.

Familiei –beharrizanak, kezkak- entzun egiten deutse, tartean egotera eta partaide izatera bultzatzen ditu gero eskainiko deutsazan zerbitzuen diseinutik. Hezkuntza-alkarteko gizatalde bakotxari urtero egiten deutso galdeketa gogobetetasunaren inguruan eta kontuan izaten dau egunez egun baterako egitekoa hobetzeko.

Ikasleei, familiei eta gainerako pertsonei entzutetik sortu da EBI sareko ikastetxeak leku nabarmenean kokatzea dakarren hainbat egitasmo eta jarduera barritzaile. EBI marka dauan ikastetxea “balio-ekarpen bereizgarriaren” sinonimo da.

Ikasturtearen hasieran, barne testuingurua sortzen da ikastetxean, pertsonek ezagutza, ekintzailetza eta barrikuntza sustatu daiezan. Teknologian, gelan eta metodologia pedagogikoan barrikuntzak sartzeaz gainera, barriztatu egiten dira hartu-emonak, komunikazinoa, antolamendua, e.a… Erakundearen alderdi guztietan sartzen dira barrikuntzak, eta horretarako EBI ikastetxeetako pertsona eta langileek bidaiatu eta atzerrian hainbat esperientzia ezagutzen dabe, hezi egiten dira eta aurreratuta dagozan hainbat arlotako erakundeak behatzen dabez, gero ideia barritzaile horreek egokitu eta euren ikastetxeetan eskaini daiezan zerbitzuetan gauzatzeko.

EBI sareko ikastetxe bakotxak arreta handiz hautatzen ditu egunez egun ikasleakaz jartuten daben profesionalak. Eta profesional honeen hautaketa arduraz egiteaz gainera, eremua ahalbideratzen dau bertan lagun bakotxak bere talentua, ezagutza eta erakundearen balioakaz bat datozan gaitasunak garatu daizan eta egitasmoagaz konprometitu daiten, bere motibazino eta esku-hartzea garatuz. EBI sareko ikastetxeren baten sartzean, baterako egitasmoan partaide izatearen sentimentua somatzen dogu pertsonengan.

Ikastetxearen egitasmoaren xedea ikasle, familia eta pertsonakazko konpromisoa da, baina, horrezaz gainera, gizarteko gizatalderik ahulenen garapenaren alde be egiten dau, beste hainbat erakundegaz alkarlanean jardunez “ikastetxe baten betebeharretik” harago gizarte konpromisoan. EBI sareko ikastetxeak gizarte mailan konprometituta dagozan eta ingurumenari dagokionez jasangarriak diran ikastetxeak dira.

EBI sareko ikastetxeak bilakatuz doaz hobekuntza jarraiturako jardunbideei esker, egituratutako eta alkarlaneko hausnarketarako zilkoen bidez. Kudeaketa etikoak eta malguatsunak eta erabagiak arintasunez hartzeak gero eta garrantzitsuagoak dira aldaketaz betetako gizartean. Ziurgabetasunezko testuinguru honetan, EBI sareko ikastetxeek aldez aurretik ezarritako ibilbidea eta gobernu-eredua dabe eta horri esker gehienen parte hartzea bultzatuz hausnarketarako prozesuak garatzen dira gero egokitasunez aurkeztu eta hedatuko dan estrategia ezartzeko.  

Laburbilduz, baterako egitasmo bateko kidetasun-sena sortu pertsonengan, erakundea ikasleengana eta familietara bideratu balio-ekarpen bereizgarria eginez, barrikuntza erakundearen eremu guztietan ezarri, gizarteagazko konpromisoa bultzatu, ondo zehaztutako estrategiaren bidez gauzatuko dan epe luzerako ikuspuntua sortu, eta hezkuntza-alkarteko gizatalde guztientzat era jarraitu eta orekatuan emaitza onak jadetsi, horra hor EBI sareko ikastetxeak kudeaketan eta hezkuntzan Bikaintasunaren Ikastetxe eredugarri bihurtzea dakarren arrazoiak.

Comparte