Elizbarrutiko SanViator eta Somorrostro ikastetxeak parte hartzen ari dira Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak bultzatutako Robotika Autonomoa 5G proiektuan. Proiektu honen bidez, ikasleek eta irakasleek robotika autonomoko aplikazioetan sakonduko dabe kanpoko inguruneetarako.
5G sare pribatuko komunikazioan oinarrituta, San Viatorrek eta Somorrostrok lehendik dabezan robotak azken belaunaldikoak dira, eta, besteak beste, basogintzan lan egiteko aukera emoten dabe. Zehazki, Baso Kudeaketa eta Natura Ingurunea graduaren parte dira.
Holan, ikastetxeek roboten aukera teknikoak eta praktikoak ikertzen jarraituko dabe, kargak eroan baitdaikiez malda handietan be, eta lurrak ezagutu eta modu autonomoan aurrera egin baitdaikie. Hori guztia, adibidez, baso eremu bateko zuraren masa eta bolumena kalkulatzeko.
Baso eremuaz gain, ikastetxeek lan egingo dabe robotak dabezan aukeretan, beste familia edo modulu profesionaletan aplikatzeko.