Besteengandik ikastea, formakuntza jarraitua EBI Elizbarrutiko Ikastetxeetan

Ikasketa jarraitua ez dago soilik ikasleen esku. Ikastola eta ikastetxe desberdinak –zuzendaritza taldeak eta irakasleria- ikastearen beharraz ohartu behar dira. Gaur eguneko hezkuntza eta haren beharrak erritmo oso bizkorrean aldatzen dira, une oro adi egotera behartzen dauana. Etengabeko hobekuntza Elizbarrutiko Ikastetxeen oinarri estrategiko bat da.


Ikasten jarraitzeko modu bat besteengan ikastean erroztatzen da. Ereduetan arretan jartzea, ispiluetan. Horrela ba, hezkuntza berrikuntza lantzen daben beste ikastetxeetara bisitak egitea ohikoa da EBI Elizbarrutiko Ikastetxeetan. Mundo osoko ikastegiak, Trilema Fundazioa eta honek Sorian duen ikastetxea (argazkian) hainbat europar ikastetxeak irakasleentzako Erasmus proiektuari esker eta gure inguruko beste hainbat ikastetxeekin hezkuntza ereduak egiaztatzen doguz. Hobetzen ikasten dogu.


Modu berean, Elizbarrutiko Ikastetxeen ateak zabalik dagoz –bisita ugari jasotzen doguz- hezkuntza eta metodologia aurreratuenak zelan garatzen doguzan lehen eskutik ezagutu nahi daben ikastetxeentzako.

Comparte