Berakruz Ikastetxeko eta Otxarkoaga Heziketa Zentroko ikasleek, eurak diseinatutako eta eraikitako auto elektrikoen lehiaketa batean parte hartu dabe, Nafarroako Los Arcos zirkuituan.
Hezkuntza-ekimen honek teknologiarekin, talde-lanarekin, sormenarekin eta arazo teknikoak konpontzeagaz lotutako gaitasunak sustatzen dauz, eta ikasgelan eskuratutako ezagutzak modu praktikoan aplikatzeko aukera emoten deutse ikasleei.
Proiektuan garatutako esperientziaz eta ikaskuntzaz gain, Berakruz Ikastetxeak “Best Engineered Kit Car” saria jaso dau, bere taldeak egindako lan teknikoa eta diseinua nabarmenduz.
Horrelako lehiaketetan parte hartzeak indartu egiten dau EBIko ikastetxeek metodologia aktibo eta barritzaileen alde egiten daben apustua, ikasleak benetako erronketara hurbiltzen baitituzte eta etorkizun akademiko eta profesinonalerako funtsezko trebetasunak indartzen baitituzte



