Berakruz Ikastolak bideragarritasun sariak irabazi dauz “Greenpower Iberia-Bridgestone” proiektuan

Markinako Bera Kruz ikastolak finantza eta bideragarritasun proiektuko bi sari nagusiak lortu dauz “Greenpower Iberia-Bridgestone” hezkuntza programaren barruan. Programa horren bidez, DBHko 2. mailako ikasleek auto elektriko eta ekologikoa eraiki eta proiektu osoa garatu behar dabe.

Ikasleek lau lasterketatan parte hartu dabe – Bilbo, Trapagaran, Laredo eta Torrelavega –, eta auto elektrikoa jarri dabe martxan. Lehiaketetan, automobilek aurrez ezarritako ibilbide bati motor elektrikoaren eta baterien konbinazio bategaz emateko gai diran itzulien kopurua gailentzen da, beti be guztientzat berdina dana.

Prototipo elektriko horien eraikuntza curriculum jarduera bezala garatzen da, taldean lan eginez, eta STEM trebetasunak garatzea ahalbidetzen dau (Science, Technology, Engineering and Mathematics).

Comparte
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp