Berakruz Ikastolak irabazi dau Jazotakoa Jaso bideoklip lehiaketaren IX. edizioa

Markinako Berakruz Ikastolak, Jazotakoa Jaso bideoklip lehiaketaren IX. edizioaren irabazle izendatu dabe. EBIko ikastola eta ikastetxeetako ikasleei zuzendutako ekimen honek ikus-entzunezko sormena eta gizarte eta kultura gaien inguruko hausnarketa sustatzen dauz. Aurten lehiaketaren gaia ‘Amalurra eta Laudato si’ izan da, “Zer ematen digu eta zer ematen diogu” galdera abiapuntutzat hartuta gizadiaren eta lurraren arteko hartu-emona arakatzeko.

Edizio honetan sareko hainbat ikastetxetako ikasleek egindako 36 bideoklipek parte hartu dabe, eta beren ideak ikus-entzunezko hizkuntzaren bidez adierazteko lan egin dabe.

Berakruz Ikastolaren sari nagusiaz gain, epaimahaiak kategoria ezbardinetako lanik onenak saritu dira. Haur Hezkuntzako saria San Juan Ikastetxeak irabazi dau, eta Lehen Hezkuntzako saria Artxandape Ikastolak. Bigarren Hezkuntzan, San Felix Ikastolak jaso dau saria, eta Batxilergoan, Avellaneda Ikastetxeak.

Aintzatespen bereziak be emon dira: Gela Egonkorreko saria San Viatorrek jaso dau, euskeraren erabilera onenaren saria San Fidel Ikastolak, eta diziplinarteko lan onenaren saria Otxarkoaga Ikastetxeak. Bestalde, boto gehien jaso dauazan bideokliparen saria San Juan Ikastetxearentzat izan da.

Sari banaketa ikastetxe irabazlean bertan egingo da, kasu honetan Markinan. Jazotakoa Jaso bezalako ekimenakaz, EBIko ikastetxeek sormena, talde-lana eta baloreak integratzen dabezan hezkuntza-proposamenak bultzatzen jarraitzen dabe, ikasleei hizkuntza barrien bidez adierazteko eta hausnartzeko espazioak eskainiz.