Bera Kruz Ikastola, bere ibilpide solidarioagaitik Gosearen aurkako Ekintzagaitik aitortua

Gosearen Aurkako Ekintza Gobernuz Kanpoko Erakundeak Bera Kruz Ikastolako hezkuntza komunitate osoaren alkartasuna eta konpromisoa autortu dau, eta, hain zuzen be, diploma bat emon deutso ikastetxeari, Gosearen Aurkako Lasterketan egindako ahalegina eskertzeko.

Markinako ikastetxeak 1331,50 euro emon deutsaz antolakuntzari, herrian burututako Gosearen Aurkako Lasterketan bildutakoak.

Holan, bi helburu betetzen dauz. Alde batetik, BeraKruz Ikastolak bere Kirol Astearen barruan garatu eban lasterketa, eta, holan, ikasleak kirola egitera, lehiatzera eta kirol-jardueraren balioei eustera animatzen dauz. Bestetik, praktika solidarioa sustatzentan dau, EBI ikastetxeei hain lotua, eta ikasleak gehien behar dabenekaz konprometituak izatera animatzen dauz.

Comparte