EBI sareko hainbat ikastetxe eta ikastolek Belengo Bakearen Argia jaso dabe egun honeetan. Europako hainbat herrialdetako Scouten ekimena da, eta Bizkaiara heldu da herrialdeko erakundeen bidez. Aurtengo leloa “BAT GARA, Somos Luz” da.
Argia eskauten mobimentu katolikoaren ohiturarik garrantzitsuenetakoa da. Urtero, austriar eskaut bat Belenera joaten da eta Jaiotzaren Basilikan sugarra jasoten dau. Sugar hori Austriara eroaten dau eta handik beste hainbat herrialdera joaten da armiarma-sare erako ibilbidea eginez: leku askotako eskautak Argia dagoan lekura joaten dira euren argi-ontzi eta kandelak itzalita dabezala, eta argia protagonistan dan mezaren ostean, metxak biztu eta sugarraz bueltatzen dira etxera.