Robotika arrakastaz sartu da EBI sarean. Zientziak eta teknologiak protagonismo handia hartu dabe azken urteotan, eta ikasleek gelan ikasitakoa erakusteko lan egiten dabe lehiaketetan be. WRO (World Robot Olympiad) bezala ezaguna dan Roboten Munduko Olinpiada erronka handia da, non robot barritzaileak sortzen dabez, euren gaitasunak garatuz eta arazoak gaindituz.
Begoñazpi Ikastolako talde bik emaitza onak lortu dabez lehiaketa honetan. La Seu d’Urgellen (Katalunia) ospatutako estatu mailako txapelketa irabazi ondoren, robotika taldea zemendian, Panaman, jokatuko dan Munduko finalera sailkatu da. Ondo egindako lanak fruituak emoten daualaren adibide argia. Ongi joan eta zorte on!
Gainera, beste talde batek Bilbon antolatutako hautespen batean parte hartu eban, eta joan dan astean Danimarkako Europako finalean egon zan. Bertan, robotak garraio-logistikaren inguruan eraginkortasunez programatu behar izan ebezan.


