Begoñazpi Ikastolak senegaldar katolikoen urteroko topaketa hartu dau

Bagilaren 12, 13 eta 14an, Bilbon ospatu da Espainia osoko senegaldar katolikuen urteko 4. topaketa nazionala. Hitzorduaren egoitza Begoñazpi ikastola izan da, Elizbarrutiko EBI sarekoa.

Asteburuan zehar antolatutako jarduera ugarien artean, azpimarratzekoa da zapatuan egin zan kultur emonaldia, non kultura ezberdinak erakutsi diran. Domekan, hilaren 14an, eukaristia ospatu zan San Anton elizan, hileko lehenengo domeka guztietan meza afrikarra emoten dauan Bilboko tenpluan.

Senegali laguntzeko «Fraternidad SEN Euskadi» alkartetik azaldu dabenez, fedearen, bizikidetzaren, ospakizunen, kultura-trukearen, alkartasunaren eta anaitasunaren egunak izan dira.

Topaketan, Bizkaiko erakundeetako ordezkariak be izan dira, adibidez Durangoko alkatea Mireia Elkoroiribe.

Comparte