Pentsamenduaren eta ulermenaren kulturak, Begoñazpi Ikastolaren hezkuntza eredu barritzaileak, Bigarren Hezkuntzan bete-betean sartzeko, beste jauzi bat emon dau. Ikastolak Nazioarteko Batxilergoko Bitarteko Ikasketen Programa (BIP) etapahonetan jarri baitau abian, hau da, mundu mailan aitortu eta onartua dan hezkuntza ikuspegia. Honek, ikasleen ikerketa pentsamenduaren eta ikasteko gogoaren aldeko apustua egiteaz gain, bere ikasketa kudeatu zein ikasgelako ikasketa eta mundu errealaren arteko loturak ezartzeko prestatuko dauz.
Begoñazpi Ikastola aitzindaria izan zan Harvard Unibertsitateko Project Zero hezkuntza eredua txertatzen, hau da, ikasketaren paradigma dan Ulermenerako Irakaskuntza ezartzen. Proiektuetan oinarritutako ikasketa sistema honek ikasleen ulermena lehenetsiko dau, horregaitik burutuko dau ebaluazioa ohiko azterketa eta testu-liburuak erabili gabe.
Orain, ‘Harvard ereduaren’ arrakasta berretsita, Bilboko ikastola honek, Bigarren Hezkuntzarako, ikasketaz edota ikasgaiak buruz ikastetik harago doan hezkuntza-programaren apustua egingo dau, ikasleen pentsamendu kritikoa, analisia edota eztabaida be sendotu eta indartukoko dauz. DBHn Nazioarteko Batxilergoari, Bitarteko Ikasketen Programa (BIP) deritxogu eta Harvard metodologiagaz bat dator. Aldi berean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ezarritako eskola curriculumera egokituta dagoanez, hezkuntza programa hau txertatuta daben herrialdeetan ikasteko aukera be eskainiko deutse ikasleei.