Zirrarek egundoko garrantzia dabe gure bizitzetan. Aldi eta leku guztietan, eta are gehiago pandemia aldi honetan, kudeaketa emozionala bereziki garrantzitsua da ikastetxeetan, haurtzaro eta gaztaroan. EBI sareko eleizbarrutiko ikastetxeetan jabetzen gara egoeraz eta aitzindari gara heziketa alkarte osoarentzat osasun eta ongizatearen iturri izan daitezan, zirrarak kudeatzen laguntzen dauan LEK ereduari (Lotura Emozional Kontzientea) dagokionez.
Holan azaltzen dau Roberto Aguado psikologo, EBIko hezitzaile eta ikasleengan zirrara positiboak sustatzen dituan ereduaren egileak.
Begiradak ezinbestekoa dau begiespena eta, hau egon ezean, ez dogu begiratzen, bakarrik ikusi egiten dogu. Ikustea eta begiratzea ez dira gauza bera; begiratzen dogunean, buruaren begiez baliatzen gara, geure buruari begiesten diharduguna sakontasunez ezagutzeko aukera emonez. Gure burua siniste erara programatutako, gauzen nondik norakoa erakutsi deuskuen eredu guztiek moldatutako aukeren pean lotzen jako errealitateari. Zalantza barik, eredu erabakigarri bi dagoz; aitak eta amak mikrotestuinguruan, eta maisu eta maistrak mesotestuinguruan.
Izan be, ez gara gertatzen dan guztiaz jabetzen. Gure garun kognitiboak batez be dagoeneko ezagutzen doguna aintzat hartzen dau, ez dakigun guztia ikusezin izanik, ezezaguna dalako bakarrik, ez dagoan zerbait bihurtuz, edo batzuetan ezinezko, gure buru-neurgailuaren arabera.
Hizkuntza figuratibo zorrotzenetik hitz egiten dogu begiradaz, Saint-Exuperyk dinoanez (1943): “Bizitzaren muina ez datza zure begiek ikusten daben horretan, zure bihotzari sentiarazten deutsan horretan baino”.
Begiradak lotura estuago dau bihotzari lotzen jakon garunagaz eta, holan, miretsitakoa moldatzen dauan akordearen arabera zehazten da bizitakoa. Uneoro egitura guztiz inkontzienteetatik zehaztu dogun eragile egokitzaileak zuzenean sustatzen dau bihotza.
Zure bihotzak bere erritmoari bizi dozun egoerarako egoki dan akordean eusten deutsanean, zentzutasunez bizikide izan zaitekez, eta zentzudun izatearen, zentzua izatearen esanahi nagusia, “hausnarketaz, gogoetaz, zuhurtasunez, zentzutasunez, burubide onez, neurritasunez eta heldutasunez jokatu” bada be, latinetik datorren cor-cordis (bihotza, muina) hitzaren arabera, “zentzuduna”, bizi dauan gertaerari begira, bere bihotza akorde egokian aktibatzen dauana da.
Hauxe izan daiteke adimen emozionalaren definizinoa: aukerako emozinoen artean, bizi dogun egoerarako moldagarriena edo baliagarriena dana hautatzeko gaitasuna. Eta gertatzen ari danari egokitzeko gauza dan bihotz horri esker emon daikegu erantzun koherentea, hiru segundoz behin, haurdunaldiko zazpigarren hilebetetik hilten garaneraino.
Baina adimen hau izateko, ezinbestekoa da sustatu dogun zirraraz jabetzea, zirrara hori da-eta erabakitzen lehenengoa. Eta 600 m.ren ostean gogoeta egiten dogu. Ekintza jakin bat gauzatzera garoazan zirrara jakinaren gainean sentitzeko gaitasunak erabakitzen dau gure adimena L.E.K. (Lotura Emozional Kontzientea).
Guzti horregaitik, heziketa-alkarteak eredu izan behar dau bere L.E.K. adimenetik, ume txikiak etorkizun atsegingarria eta itxaropenez betetakoa landu daian. Horretarako, erabakigarria izango da irakaslearen L.E.K. adimena kokatzea, ume txikiaren L.E.K. adimenari bidea emongo deutsan plataforma lez, gaur egun jakin badakigu-eta bakarrik J.H.S.P zirraren (Jakingura, Harridura, Segurtasuna eta Poztasuna) bizipenetik etorriko dana ume txikiaren arrakasta bere ongizatean, bizikidetzan eta curriculum-emaitza akademikoetan.
EBI sareko ikastetxeen antolamendu-egitura osoa J.H.S.P zirraretan (Jakingura, Harridura, Segurtasuna eta Poztasuna) murgildutako bihotzetik begiratzen dakiena da, eta horregaitik biziak salbatzea lortzen dabe.
Roberto Aguado
L.E.K. Adimena ereduaren egilea