Elizbarrutiko hezkuntza-sareko bost ikastetxek –Bilboko Begoñazpi ikastola, Sodupeko Avellaneda ikastetxea, Sopuertako San Viator ikastetxea, Gernikako San Fidel Ikastola eta Somorrostro ikastegia-Batxilergoa bi lerrotan emoten dabe: Zientziak (teknologia aukera eta biologia-osasun aukera) eta Humanitateak eta Gizarte Zientziak (humanitateak aukera eta gizarte zientziak aukera).
Derrigorrezko Hezkuntzan ez dira ikasleak prestatzen lanaren eremuko etorkizunari berme guztiekin aurre egin diezaioten. Derrigorrezkoaren osteko hezkuntzarekin –Batxilergoa edo LH, ikasleek aurreko urteetan jadetsitako ezagutzak finkatzen dabez eta beraien hezkuntza lehentasunak bideratzen, ondoren beraien etorkizun profesionala eratuko duten heziketa-graduei ekiteko. Ikasleak aldi honetan jasotzen dau behin betiko hezkuntza.
Batxilergoko lerroetan eta Lanbide Heziketako graduetan (lehen lanera iristeko biderik azkar eta seguruena) zehazten den goi-mailako hezkuntzara igarotze hau Elizbarrutiko Ikastetxeen beren-beregi gauzatzen dabe. Dalako ikastetxe honeek, hainbat hezkuntza-alditan garatzen dan berariazko eredu pedagogikoa dabe ikasle bakotxaren onena ateratzeko xedearekin.
Elizbarrutiko Ikastetxeetan Batxilergorako garatzen dan eredua ikasleei zuzendutako banan-banako arretan oinarritzen da, hezkuntza aldi honetako eskakizunak kontuan harturik eta osoko hezkuntzaren barruan. Ikasleekiko hurkotasuna, arreta, beraien heziketa osatuko duten egitasmoen garapena, osoko metodologiaren atalak dira, guztiak be baliagarriak ikasleak etorkizunari berme osoaz heldu diezaion.