Batxilergoan aurre-matrikula egin daiteke apirilaren 21eraino EBI sareko Elizbarrutiko ikastetxeetan

Ikastetxe gehienetan, gaur itzuliko dira ikasleak ikasgeletara Aste Santuko oporraldia amaituta. Datorren barikura arte -apirilak 21- egongo da zabalik Batxiergoan aurre-matrikula egiteko epea, ikastegiotan: SomorrostroBegoñazpiSan ViatorAvellaneda, San Fidel eta La Inmaculada, EBI Elizbarrutiko Ikastetxeak sarean. Aurre-matrikula, ikastetxean bertan, online, telefonoz, emailez edo Eusko Jaurlaritzaren bidez egin daiteke. Gehiago jakiteko eta hartu-emonerako: hemen


Elizbarrutiko Ikastetxeak (EBI) 
sare aitzindaria da Euskadin heziketa-eredurik aurreratuenetan: “Bihotzetik hezten dogu ikasle guztiek arrakasta izan daien. Ondo prestatutako gazteak, eta euren inguruagaz konprometitutako gazteak hezten doguz. Pentsaera eta izaera moldatzen laguntzeko irakaspena eskatintzen dogu, ikasle kritikoak, gogoetatsuak izan daitezan eta euren kabuz pentsatu daien. EBi ikastetxeetan, heziketa-barrikuntza danen esanetara jarten dogu”.

Giza eredua, kristau eredua:

EBI sareko arduradunen esanetan, ikasturte honetan, erronka finkoak doguz ibilbide hezigarrian LOMLOE legea garatzeko, besteak beste, Erlejinoko curriculum barria eratzea, ikuspuntu barriak kontuan hartuta. 

Hamazazpi ikastetxe batzen dituan EBI sarean nortasunaz arduratzen diranek aurre egiten dihardue helburu honi. Lantaldeak osatu dabez, heziketa-maila eta aldietan banatuta: Haur, Lehen, Bigarren Hezkuntza, Batxiergoa eta Lanbide Heziketa.

Makina bat ezagutzaren artean, Kristau erlejinoan etorkizun pertsonal eta soziala eratzeko trebetasun eta ekintza esanguratsuak barne hartzen dira. Gehiago jakiteko.

Comparte