Batxilergo Duala hedatzen da EBI ikastetxe eta ikastoletan

Avellaneda Ikastetxetik, eleaniztasuna sakondu eta indartzeko asmoz, Academica Corporationekin sinatutako hitzarmenari esker, ” Batxilergo Dual Amerikarra” egiteko aukera eskaintzen diegu gure ikasleei.


Programa honi esker, DBHko 2. mailatik aurrera gure ikasleak matrikulatuta egon ahal izango dira aldi berean, AEBetako High School batean, hango ikasketak eta gureak batera eginez.


Diploma duala % 100 online egiten da, eskolaz kanpoko programa baten antzera. Ikasleek, guztira, 6 kreditu estatubatuar ikasi beharko dituzte DBH eta Batxilergoan zehar, Avellanedako ikasketekin batera. Espainiar Batxilergoko titulazioaz gain, Estatu Batuetako titulua ere lortuko dute ikasleek.


Asko dira “Batxilergo dual diploma” programak ikasleei ematen dizkien balioak eta abantailak, hiru helburu nagusi azpimarratuz:

  • Murgiltze linguistikoa: % 100 ingelesez.
  • Murgiltze teknologikoa: % 100 online, plataformak, tresnak, komunikazioak, etab.
  • Murgiltze pertsonala: ikaslearen kudeaketan, ahaleginean, erantzukizunean, antolaketan eta heldutasunean, ikasketarekiko eta lanarekiko.
Comparte