‘Bat gara mundua berreraikitzen’, EBIren leloa

Bakearen aldeko urteroko jardunaldiari norbanako eta familia gisa atxikitzeko hausnarketa.

Urtarrilaren 30ean, orain dala urte asko  Ganhdi erahil eben. Ganhdiren filosofiak, bakezaletasuna, iraultzarako bitarteko gisa aldarrikatzen eban.

Bizitza osoan, mota guztietako indarkeriaren aurka egin eban.

1948ko urtarrilaren 30ean, errezatzera joiala, hil  egin eben.

Gaur, guk be bakearen alde zeozer egin nahi dogu; bakearen eguna ospatzera etorri gara.

Bakearen eguna ospatzen gagozan arren badakigu munduko bazter askotan, bakea zer dan ez dakiela; gerra asko, gosea, hondamendiak,…

Egunero ikusten ditugu, Ukraniako eta Gazako gerra argazkiak.

Baina,… guretzat zer da BAKEA?

Ikasturte honetan be iazko helburu berdina daukagu: 

“BAT GARA MUNDUA BERRERAIKITZEN”. Ez daigun ahaztu!

Bakea lortzeko alkarregaz jokatu behar dogu, bakea lortzeko be BAT IZAN BEHAR GARA.

Bakea,  keinu eta ekintza txikiek osatzen dabela ikusi dogu.

Gure artean ados jartzeko ahaleginak egiten ez doguzanean, gure artean desberdintasunak dagozanean,… amorrua, bildurra eta hasarrea agertzen dira.

Bakea lortzeko oso inportantea da norberaren BIHOTZA besteei zabaltzea eta eskeintzea.

Bakea lortzeko emon beharreko pausoak aztertzen ibili gara

eta lehenengo pausoa GOGOA izatea dala konturatu behar gara.

Ikastolako talde danak ibili gara,  bakea lortzeko zer egin behar dogun HAUSNARTZEN.

Ondo egongo litzateke gure hasarreak albo batera iztea eta alkarri parkamena emotea.

Ia, benetan kapaz garean gure lagunurkoari gure bihotza eta eskua eskeintzen.

EKINTZA

Gela guztietan ekintza bateratu batzuk egin ditgu.

Bakearen alfabetoa  osatu dogu: “BAKEAREN” esentziaz bustita dauden hitz horiek ikusarazi nahi ditugu. “BAKEA” eraikitzen laguntzen dutenak eta bakean bizitzeko eta gatazka saihestuz eguneroko egoerak konpontzeko beharrezkoak direnak.

Erakutsi talde bakoitzak OSOTU dozuen alfabetoa, altxatu!!!

Talde bakoitzak bere gelan (barruan edo atean) edo pasilloan zintzilikatuko dau , gogoratzeko BAT GARELA bakea eraikitzen eta egunero eraiki behar dogula.

Beste ekintza bateratu bat be egin dogu: Bakoitzak bere bandera zuria egin dau. Zertarako?

Mundua bakean ikusi nahi dogulako. Prest gagozalako hazia ereiten hasteko. Bakea zabaltzen lan egin nahi  dogulako.

Ez dogulako nahi inor sufritzen ikusi.

Geure bandera zuriak astinduz hasi gaitezan danok ikasi doguzan bertsoak abesten.

Mundua bakean

nahi dugu ikusi.

Hazia ereiten

zu hasi.

Maitatu, bizi,

lagundu sarri.

Bakea zabaltzen

ez etsi.

Atera dezagun

barrutik garrasi.

Bakea munduan

nagusi.

Eta gaurkoa amaitzeko talde bakoitzari LANDARA bat emongo jako.

Landari hori gelan ipiniko dozue eta bakearen sinbolo izango da.

Ondo zaindu beharko dozue bizirik irautea nahi badozue.

Bardin gertatzen da bakearekin. Zaindu egin beharko dogu:

alkarrizketa bultzatuz, alkar ezagutuz inor baztertu barik,

bestearen lekuan jarriz eta besteenganako errespetuaerakutsiz.

Landara hartzeko gela bakoitzetik etorri bi ikasle.

Bueno hau izan da guztia, ziur gagoz bakea lortzeko bakotxak egiten dabezan ekintza txikiak balio haundia dabela.

Ahalegindu gaitezan ba gure inguruan (etxean, ikastolan, jolasean, herrian,…)

bake giroa sortzen, BAKEGILEAK IZATEN.

Amaitzeko Mikel Laboaren “Hegoak ebaki banizkio” abestuko dogu.

Hasi gaitezan abesten!

Comparte