Barrikuntza EBI sarearen bereizgarrietako bat da. Horregaitik ez dogu hutsik egin hitzordura. Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, antolatzen dauan Global Innovation Day aukera paregabea da. Aurten, adimen artifizialean eta iraunkortasunean sakontzeko.
Hain zuzen be, kontzeptu biak, AI eta iraunkortasuna, giltzarri dira enpresa barritzaileen kopurua handitzeko, Manuel Salaverria Innobasqueko presidenteak nabarmendu dauanez.
Ildo beretik, I+Gko inbertsioak handitzea eta talentu erakartzea emendatzea dira, aldi berean, ezinbesteko egitekoak gaur egungo enpresa barritzaileetan.
Salaverriak Global Innovation Day ekitaldiaren inaugurazioan parte hartu dau, eta nabarmendu dau Euskadi Estatuaren buruan dagoela barrikuntzan, eta, hain zuzen be, protagonismo handia izaten ari dala arlo honetan, esparru horretako inbertsioari eta hazkundeari esker.
Barrikuntza giltzarri da herrialdeen bilakaera eta garapenean. Holan, jardunaldian zehar, barrikuntzaren eta adimen artifizialaren arloetako hainbat aditu eta enpresarik beraien ikuspegia partekatu dabe osasuna eta medikuntzari, edo informatikari eta industriari jagokonez.