Barakaldoko etorkizun jasangarria aztertu dau La Inmaculada Ikastetxeak

Hainbat gaitasun lantzeko proiektu integrala

Ikasgelan hezkuntza-proiektuak garatzeak hainbat gaitasun lantzeko aukera emoten dau. Hala egin dau, adibidez, Barakaldoko La Inmaculada ikastetxeak. Proiektu berean, ikasleek abian jarri dabez ingurune naturalari, iraunkortasunari, zientziari, teknologiari eta robotikari buruzko ezagutzak:

Holan adierazi dabe:

Lehen Hezkuntzako 6. mailako gure ikasleek “Barakaldo jasangarria” proiektua gauzatu dute. Birziklatutako materialekin eta sormen-dosi handiarekin, gure hiria jasangarritasunaren adibide bihurtzen duten maketak sortu dituzte.

Gainera, STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) konpetentzia eta Garapen Iraunkorreko Helburuak (GJH) landu dituzte, funtsezko ezagutzak eta balioak integratuz eta irtenbide berritzaileak emanez.

Diziplinarteko proiektu horren barruan, robotika eta programazioa ere aztertu dituzte LEGO Spike Prime-ren kitekin, teknologia eta dibertsioa uztartuz haien ikaskuntzetan.

Jarrai dezagun etorkizun hobea elkarrekin eraikitzen!

Comparte