Baloreak sustatzeko eta haurrei laguntzeko lasterketa solidarioa

Alkartasuna hainbat modutan bizi eta kanporatzen da EBI ikastegietan. Beste adibide bat Ortuellako San Felix Ikastolak antolatutako lasterketa solidarioa da, Comparte elkarteagaz batera, eta haurren kontsumorako elikagaiak biltzera zuzenduta egon da.

Hamarnaka lagunek, txikiek zein nagusiek, parte hartu eben herrian zehar programatutako hiru ibilbideetan, haur, gazte eta adinekoentzat. Parte hartzeko, korrikalariek galkorrak ez diran produktuak emon behar izan ebezan haurren kontsumorako.

EBI Elizbarrutiko Ikasketxeek aspaldian hasi ziran lantzen baloreak integratzen dabezan mota guztietako proiektuak. Izan be, EBI ikastegien alkartasun lana goraipagarria da. Ikasleei giza baloreak helaraztea oso beharrezkoa da gizarte honetan.

Comparte