Azaroak 25 | EBI sareak bat egin dau Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunagaz

EBI sareak bat egin dau Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren aldarrikapenekaz. Gure ikastetxe eta ikastolek hainbat ekintza burutu dabez,egunero egiten dogun sentsibilizazio lan pedagokikoa osatzeko. 

Konpromiso argia dogu emakumeen eskubideekaz; horregatik, egunero lan egiten dogu gure ikastetxe eta ikastoletan, gizonen eta emakumeen arteko bardintasuna sustatzeko eta indarkeria matxista geldiarazteko. Baloreetan oinarritutako gure hezkuntza proiektua da gure metodoa arazo hori ikusarazteko eta ikasleak kontzientziatzeko.

Bide luzea dogu aurrean eta hezkuntza komunitateko eragileok aldaketaren parte garrantzitsua  izateko gaitasuna dogu. Jarraitu daigun bardintasuna eraikitzen.

Comparte