Avellaneda Ikastetxeko neska-mutil talde batek Donejakue Bidea egin dau apirilean, Sodupeko ikastetxeko pastoral ekimen batean, ikasleak esperientzia paregabean sartzeko eta balio desbardinak lantzeko.
Avellaneda Ikastetxeak hirugarren urtez jarraian bultzatu dau ekimen hau, arrakasta handiz bukatu dana.
Ikastetxeak, holan, bere pastoral eskaintza handitu dau, kalitatezko ekintza aberasgarri bategaz. Donejakue Bidea esparru ezin hobea da ikasleek laguntasuna, ahalegina, enpatia, sakrifizioa eta helburu bat lortzeko talde-lana bezalako baloreak bizi eta landu daiezan, hori guztia ikastetxeko eta Elizbarrutiko pastoraltzaren ikuspegitik.
EBI sareko ikastetxeek hainbat programa dabez ikasleei helarazteko ezinbesteko balore batzuk, bidezko gizarte duina eta berdinzalea lortzeko.




