Ikasturte honetan, Sodupeko Avellaneda Ikastetxeak ikasleen alkar-trukea bultzatu dau Europako beste ikastetxe batzuekaz. Hori da Brnoko (Txekia) kasua, eta bi ikastetxetako neska-mutilak iritsi dira: Chalabalova eta Husova.
Apirilean, ikastetxe horietako ikasle talde bat Sodupera iritsi zan, EBIko ikastetxeko neska-mutilekaz esperientzia asko partekatzeko: hizkuntzak, kulturak, natura, artea… Holan, ikasle horiek Bizkaiko eta Euskadiko hainbat puntu ezagutu ebezan eta ikaskuntza esperientzia bikaina partekatu ahal izan eben.
Maiatzean, Avellanedako neska-mutil talde bat Brnorantz joan zan. Txekian, kulturak ikasteko eta partekatzeko hainbat jarduera egin ebezan. Hiria ezagutu eben, Praga bezalako beste hiri batzuez gain, baita bertako kultura edo historia be.
Holan, EBI Europaz blaitzen da. Ikastetxe eta ikastolen hezkuntza proiektuak ez dauz alde batera ixten ikasle trukeen onurak, beti be ikasleei helburu argiak erakustean oinarrituta. Kulturen, hizkuntzen, bizikidetzaren edo talde-lanaren trukea, zalantzarik gabe, ikasleen mundo ikuskera zabalduko dauana.