Avellaneda Ikastetxea, premio al mejor vídeo en el III. Concurso Jazotakoa Jaso

El premio al mejor vídeo clip del III Concurso de vídeos Jazotakoka jaso ha recaído en manos de Avellaneda Ikastetxea con el audiovisual `Hormek hitz egingo balute´, precisamente en el centro donde iba a tener lugar, ayer 23 de marzo, la EBI Steam Azoka. En el marco de esta feria estaba prevista la entrega de los premios al concurso. Sin embargo este evento, al igual que otros, se ha aplazado sine die hasta que la situación excepcional creada por el COVID-19 se resuelva. En este contexto especial, el jurado agradece la participación de los centros educativos y destaca la calidad de los 25 vídeos presentados por el alumnado de los centros de la red Elizbarrutiko Ikastetxeak (EBI). Enlace a todos los vídeo clips aquí.

Además del premio al mejor vídeo clip, que ha ganado un centro que cumple medio siglo de vida, tal y como se recogía en las bases del concurso, reciben también galardón los mejores vídeos de cada ciclo educativo. Así, el premio al mejor video clip, en Educación Infantil, recae en Maria Bitarteko Ikastetxea, de Elorrio. El centro Santa Eulalia, de Santurtzi, ha recibido el primer premio, en Primaria. En Secundaria, el galardón ha sido para Berakruz ikastola, de Markina. El mejor vídeo de los presentados entre el alumnado de Bachiller lo ha ganado el Centro Formativo Somorrostro. El premio al mejor uso del euskera se ha otorgado a San Fidel ikastola, de Gernika. La ikastola Begoñazpi, de Bilbao, ha recibido el primer premio en la categoría interdisciplinar. Finalmente, otro de los galardones que se concede es el del vídeo más popular que ha sido San Felix Ikastetxea, con 5.639 votos.

Vídeos de calidad

El jurado compuesto por el miembro de la Mesa de Entidades Culturales y anterior vicario general Ángel María Unzueta; el director de la Escuela Universitaria de Magisterio (BAM), Santiago Larrañaga y el miembro del departamento de Medios de Comunicación de la Diócesis, Fernando Gorrotxategi destaca “el buen nivel de los vídeos presentados” y valora el “esfuerzo realizado para ajustarse al tiempo establecido y en mejorar la calidad del sonido”. Este año, además, la Mesa de Entidades Culturales diocesana, organizadora del concurso, ha querido poner en valor la historia de cada centro coincidiendo también con el 70 aniversario del nacimiento de la Diócesis. “En este sentido, el Concurso ha servido también para que el alumnado conozca y difunda de una manera entretenida, la historia de su propio centro  y por tanto, de una parte importante de la vida de la Iglesia de Bizkaia”, señalan.

Avellaneda ikastetxea, saria bideo onenari ‘Jazotakoa jaso’ III. lehiaketan

Avellaneda ikastetxeak, hain zuzen be atzo, martxoak 23, ‘Steam’ azoka jasoko ebanak, lortu dau ‘Jazotakoa jaso’ lehiaketaren III. Ekitaldiko bideoklipik onenaren saria. Aitatu dogun azokan banatzekotan ziran lehiaketako sariak. Baina, ekitaldia –beste hainbeste ekitaldi lez-, ‘sine die’ atzeratu da COVID-19 dalakoak sortutako ezohiko egoeratik atara arte. Testuinguru berezi honetan, epaimahaiak eskerrak emon deutsez ikastetxeei euren parte hartzeagaitik eta, horrezaz gainera, EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sareko ikastetxeetako ikasleek aurkeztu izan dabezan 25 bideoen kalidadea nabarmendu dau. Bideoklip guztiak ikusteko, klikatu hemen.

Bideoklipik onenari emoten jakon sariaz gainera –Avellaneda ikastetxeak irabazi dau-, eta lehiaketaren oinarrietan jasoten zan lez, hezkuntza maila bakotxeko bideorik onenak be saritu dira. Holan, Haur Hezkuntzako bideoklipik onenaren saria Elorrioko Maria Bitarteko ikastetxeak jasoko dau. Lehen Hezkuntzako lehenengo saria Santurtziko Santa Eulalia ikastetxearentzat da. Bigarren Hezkuntzan, Markinako Berakruz ikastola da saritua. Batxilergoko ikasleek aurkeztutako bideoklipen artean, Somorrostro ikastegiak lortu dau saria. Gernikako San Fidel ikastolari emon jako euskeraren erabilera egokiari emoten deutsen saria. Diziplinarteko kategorian, Bilboko Begoñazpi ikastolari emongo deutse lehenengo saria. Azkenik, jentearengandik boto gehien jaso dauan bideoklipa San Felix ikastetxearena izan da, 5.639 botorekin.

Kalidadezko bideoak

Angel Mari Unzueta Kultur Erakundeen Mahaiko kide eta bikario nagusi ohiak, Santiago Larrañaga Irakasle-eskola unibertsitarioko (BAM) zuzendariak eta Fernando Gorrotxategi Komunikabideetarako Eleizbarrutiko Saileko kideak osatzen daben epaimahaiak nabarmendu dauanez, “aurkeztutako bideoen maila altua izan da”. Eta positiboki baloratzen dau “ikastetxeek egin daben ahalegina jarritako denporara mugatzeko eta soinuaren kalidadea hobetzeko”. Aurton, gainera, lehiaketaren antolatzaile dan Eleizbarrutiko Kultur Erakundeen Mahaiak, Eleizbarrutiaren sorreraren 70. Urteurrenean, ikastetxe bakotxaren historiari beren-beregi balioa emon gura izan deutso. Euren esanetan, “honen haritik, lehiaketak bide emon dau ikasleek euren ikastetxearen historia eta, ondorioz, Bizkaiko eleizaren bizitzako zati garrantzitsu bat, era entretenigarrian ezagutzeko eta zabaltzeko”.