Zorionak Iparragirre Ikastolako txikiei. Autismo Euskadi saria irabazi dabe bideo bategaz, non neurogarapenaren baldintza hau ikusarazten daben eta laguntasunaren, kidetasunaren eta aukera berdintasunaren garrantzia islatzen daben.
Gelako edukiak baino askoz gehiago irakasten daben ekimenak; adiskidetasuna, laguntasuna eta aukera bardintasuna irakatsiz. Holan islatu dabe Iparragirre Ikastolako umeek zer dan autismoa eta zelan lagundu ahal daben. Autismo Euskadi Elkarteak deitutako autismoa ikusarazteko lehiaketarako euren ekarpena da.