Jokalariek bateragarri egin ahal izango dabez beraien kirol jarduera eta Lanbide Heziketako ibilbidea
Athletic Clubek eta Zulaibar Lanbide Ikastegiak lankidetza hitzarmen bat sinatu dabe, klubeko jokalariak ikastegian matrikulatzea errazteko. Holan, prestakuntza-plana kirol jardueraren baldintzetara egokitzea erraztuko dauan lan-ildo bat ezarri dabe.
Sergio Navarrok, Lezamako zuzendariak, Bilbao Athletic eta Baskoniako futbolarientzat “arratsaldeko prestakuntza sare moldagarri bat” eraikitzeko beharra azpimarratu dau. Era berean, klubak egin dauan apustua aipatu dau, beraien kirol ibilbidean edozein gorabehera alde batera utzita, harrobiko jokalariak bizitza “bideratu eta garatuarekin” atera daitezen.
Zulaibarren hazkundean beste urrats bat
Zulaibar Lanbide Ikastegiak lankidetza hitzarmen hau ospatzen dau, gure hezkuntza proiektuak aurrera egiten jarraitzen dauala eta pertsonen garapenerako lehen mailako erakundeen konfiantza dauala erakutsiz. Holan, Campus Zulaibar barria Bizkaiko errealitate sozioekonomikoan ezinbesteko trakzio-elementu bezala berretsi da.