Aste Santua oporren garaia da ikastetxe eta ikastoletan, baina aukera paregabea ere izan daiteke atsedenaldia aprobetxatzeko eta jarduera interesgarriak egiteko, bai hezkuntzakoak zein fede eta gogoetakoak. Hazkunde pertsonalean eta gure inguruan dekoguna ikusten lagunduko gaituen ekimenak.
Gogoeta. Aste Santuak aukera eskaintzen deusku bidean etenaldi bat egiteko, pertsona bezala dogun garapena behatzeko eta gizarteari emoten deutsagunaren inguruan hausnartzeko.
Familia. Egun honeek –eta are gehiago pandemia garaian- familian sakontzeko, alkarregaz egoteko, familian alkarrizketa sustatzeko eta alkarregaz hainbat jarduera –jolasak, janaria, eskulanak…- egiteko egunak dira.
Kultura eta natura. Itxialdi perimetrala lagungarria izan daiteke gure ingurunea hobeto ezagutzeko, kultura planak egiteko (museoak aukera bikaina dira) eta naturara urteerak egiteko.
Irakurketa. Ez bakarrik hezkuntza gomendio bezala, beharrezkoa baita ikasketetan aurrera egiteko. Irakurketak atseden hartzen, antsietatea ezabatzen, hausnartzen… ere lagunduko dau.