Artxandape Ikastola erreferentzia bihurtu da desbardintasunen eta matxismoaren aurkako borrokan. Aspaldidanik, Eguzkimoreak talde feminista ikasgeletatik ari da lanean bardintasuna sustatzeko eta matxismoaren aurka borrokatzeko.
Aurten, hiru gazte feministek osatzen dabe taldea: Nahia, Kattalin eta Jone. DBH lehen mailan batu ziran kolektibo feministara, orain dala lau urte. Normalean, astean behin alkartzen dira feminismoaren inguruko gaiei buruz eztabaidatzeko eta euren ikastolan jarduerak prestatzeko.
Baina gazte feminista hauek ez dira ikastolan egindako lanagaz bakarrik konformatzen. Podcast bat be badabe, non astero egiten dabezan bilerak argitaratzen dabezan, danek euren modus operandi-a ikus daien.
Radio Popularren azaldu dabe: