Arte hezkuntza umeen eta gazteen garapen integralerako lagungarria da. Ekarpen kognitibo handia da ikasleen trebetasun eta gaitasunen garapenean, hala nola, ekintzailetza, kultura aniztasuna, barrikuntza, sormena edo jakinmina.
Artearen Munduko Egunean, gogoratzen dogu arte-pentsamendua, hau da, artearen bidezko pentsamenduaren garapena, EBI Elizbarrutiko Ikastetxeetako ardatzetako bat dela. Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza artearen erabilera adibide argietako bat da, batez be, pentsamendua eta ulermena sustatzeko.
Proiektu mota honeen bidez, ikasleek gai askori buruz galdetu, ulertu eta ikusi dabe be. Horrela ba, ulermen proeiktuetan oinarrituriko ikasketak, ikasleak paperean sartzea, egoera antzeztea eta kontzeptuak ikusaraztea ahalbidetzen dau. Adibidez, Historiaurrea landu ostean, Lehen Hezkuntzako ikasleek holan azaldu eutsen proiektua familiei:
Gainera, artea STEAM (Zientziak, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematikak) hezkuntzan barruan dago, eta funtsezkoa da ikaskuntza prozesuan. Hainbat jarduera eta diziplinen bitartez, ikasleek zorroztasuna, sormena, esperimentazioa eta talde lana sendotzen dabez modu praktikoan.
Beste askotan be garatzen da. Esate baterako, Inauterien ospakizunaren atzean, EBI ikastegietan helburu pedagogikoak, artistikoak, sortzaileak edo motibatzaileak dagoz atzean. Ikasleak beti diralako euren ikaskuntzaren protagonista. Gabonetako proiektuak be arte adierazpena dira, ikasketa, azken finean.