Artearen Munduko Eguna: artearen bidezko pentsamenduaren garapena, EBI ikastegietako ardatz

Arte hezkuntza umeen eta gazteen garapen integralerako lagungarria da. Ekarpen kognitibo handia da ikasleen trebetasun eta gaitasunen garapenean, hala nola, ekintzailetza, kultura aniztasuna, barrikuntza, sormena edo jakinmina. 

Artearen Munduko Egunean, gogoratzen dogu arte-pentsamendua, hau da, artearen bidezko pentsamenduaren garapena, EBI Elizbarrutiko Ikastetxeetako ardatzetako bat dela. Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza artearen erabilera adibide argietako bat da, batez be, pentsamendua eta ulermena sustatzeko.

Proiektu mota honeen bidez, ikasleek, gai askoz galdetu, ulertu eta ikusi dabe be. Eta, gainera,, azken azalpenak, beldurra galduz, ideiak edota zalantzak argitu, sailkatu eta azaltzea ahalbidetu deutse.

Gainera, artea STEAM (Zientziak, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematikak) hezkuntzan barruan dago, eta funtsezkoa da ikaskuntza prozesuan. Hainbat jarduera eta diziplinen bitartez, ikasleek zorroztasuna, sormena, esperimentazioa eta talde lana sendotzen dabez modu praktikoan.

Beste askotan be garatzen da. Esate baterako, Inauterien ospakizunaren atzean, EBI ikastegietan helburu pedagogikoak, artistikoak, sortzaileak edo motibatzaileak dagoz atzean. Ikasleak beti diralako euren ikaskuntzaren protagonista. Gabonetako proiektuak be arte adierazpena dira, ikasketa, azken finean.

Edota Halloween festa, hezkuntza praktika bihurtuta. Edozen aitzakia ona da ikasleen irudimena eta jakin-mina sortzen badoguz. Edo festa-fenomenoa bere testuinguruan ulertu eta bere historia eta kultura azaldu. Elizbarrutiko Ikastetxeetan, arte proiektuak era askotakoak dira.

Comparte