Maiatzaren 10ean Zulaibarreko Campusak Errota Fundazioak Arratiako Mankomunitatearen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatutako lehen enplegu azoka hartu eban. Enpresa eta gazte ugari topaketara gerturatu ziran lan-harreman iraunkorrak ezartzeko asmoz.
Izan be, gure ingurunea zaintzea, harekin eta gure herri eta hirien gizarte eraldaketarekin konprometitzea, EBI sarearen helburuen parte bat da. Funtsezko baloreak gaur egungo hezkuntzan.
Horrela ba, fundaziotik, Iratxe Gikoetxea koordinatzaileak azaldu bezala, helburuak argiak ziran: alde batetik, talentu gaztea eskualdean atxikitzea eta, bestetik, inguruko enpresak biztanleen artean ezagutaraztea.
Ormazabaleko Giza Baliabideetako arduarduna dan Saioa Arzozen esanetan, industrian be gazteria da etorkizuna: “Gero eta gazte gutxiago sartzen ari dira ikastera, batez ere industria arloan; orduan, zenbat eta lehenago etorri harremanetan jartzera, orduan eta hobeto”. Ikasleak lanerako prest agertu ziran eta, curriculuma eskuan, espazio berean lehen hartu-emonak izan ebezan.
“Guretzako helburu bat zan enpresa mundua eskolan partaide bat gehiago izatea, normaltasun osoz”, azaldu du Xabier Aldamak, Zulaibar Ikastegiko zuzendariak. Eta azoka horren froga izan da. Ekimen honen harrera ona dela eta, esperientzia laster errepikatzea espero du koordinatzaileak.