EBI sareko Antiguako Ama Arrantza Eskolak, arrakastaz amaitu dau sakontasun txikiko urpekarien lehen ikastaroa. Prestakuntza barri hori joan dan urtarrilean aurkeztu eban zentroak, itsas eremuari lotutako prestakuntza-aukerak zabaltzearen aldeko apustuaren barruan.
Ikastaro hau abian jartzeak harrera bikaina izan dau, eta horri esker, ikasleek sakontasun gitxiko urpekaritza profesinonalagaz lotutako ezagutza eta gaitasun espezifikoak eskuratu ahal izan dabez, ingurune espezializatu batean prestakuntza teorikoa eta praktikoa konbinatuz.
Ekimen honen bidez, Antiguako Ama Arrantza Eskolak itsas sektorearen beharretatik hurbil dagoan eta ikasleen enplegagarritasuna eta prestakuntza profesionala hobetzera bideratutako prestakuntzarekiko konpromisoa indartzen jarraitzen dau.
Lehen edizio honen arrakastak prestakuntza-proposamen barri hau sendotzen dau ikastetxearen hezkuntza-eskaintzaren barruan, eta atea irekitzen deutse etorkizuneko deialdiei.





