Amalurra Hotel-Jatetxeak Sopuertako San Viator Ikastetxearen Enkarterri Hoberantz saria jaso du

Artzentaleseko Amalurra Hotel-Jatetxea Enkarterri Hoberantz sariarekin aitortua izan da. Saria, Sopuertako San Viator Ikastetxeak eta Enkarterriko Mankomunitateak antolatzen dute eta Bizkaiko Foru Aldundia, Enkartur, SPRI, ADR,  Enkarterrialde eta Enkarterri Group dira kolaboratzaile nagusiak.

Aintzatespen honek Enkarterriren alde indarrak batu nahi ditu eta enpresek eskualdearen garapenean egindako lan garrantzitsua aitortzen du. Enplegua sortzen egindako ahalegina, kalitatearen aldeko apustua, berrikuntza teknologikoa eta etengabeko heziketaren aldeko konpromisoa saritzen ditu, besteak beste.

Saria, aldi berean, San Viatorren hezkuntza proiektuaren parte da. Ikastetxeak, pedagogia eskaintzaren bitartez, bere ekarpena egiten du eskualdearen eraldaketa sozial, ekonomiko eta enpresarialerako, bere helburu nagusietako bat.

Comparte