Ama lurra, Jazotakoa Jaso bideoklip lehiaketaren gaia

Dagoeneko eskuragarri dagoz Bilboko Elizbarrutiko Kultura Erakundeen Mahaiak antolatutako Bideoklip Lehiaketaren IX. edizioan parte hartuko daben bideoak, “Jazotakoa Jaso/Comunicacion Cultura” lelopean. Aurten, “Amalurra eta Laudato si” gaia jorratuko da, gizateriaren eta Lurraren arteko harremana aztertuz galdera honetatik abiauta: “Zer emoten deusku eta zer emoten deutsagu”.

36 bideoklip egin dabez Elizbarrutiko Ikastetexeak sareko ikastola eta ikastetxeetako ikasleek.

🔗 https://kulturerakundeak.bizkeliza.org/bideokliplehiaketa/ix-bideoklipen-lehiaketa

Epaimahaiak 2026ko martxoaren 4an emongo dau bere erabakiaren barri. Sariak banatzeko ekitaldia 2026ko martxoaren 18an egingo da ikastetxe irabazlean, online emongo dan ekitaldi batean.

Sari banaketa online emongo da, Somorrostroko ikasleen eta ikastetxeko telekomunikazio irakasleen parte-hartzeagaz.

Jazotakoa Jaso lehiaketa hezkuntza maila ezberdinei zuzenduta dago: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH, Batxilergoa eta ikasgela egonkorrak.

Talde-lana, euskeraren erabilera, diziplinartekotasuna, originaltasuna, ekoizpenaren kalitatea eta hizkuntza inklusibo eta errespetuzkoaren erabilera balorauko dira.